Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Hain maite dudan aiton batekin [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Iñaki "Basarri"

Deskribapena

Izenburua
Hain maite dudan aiton batekin
Dokumentuan jasotako izenburua
Ain maite dedan aiton batekin
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ain maite dedan aiton batekin sarritan ditut tratuak
Data
1955-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
La Voz de España [Egunkaria]
Atala
Mi atalaya montañera
Argitalpen / inprimatze data
1955-00-00

Hain maite dudan aiton batekin [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  La Voz de España [Egunkaria] Argitalpen data:  1955-00-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Aiñ maite dedan aiton batekiñ
sarritan ditut tratuak.
Larogei urte ditu oraintxe
beregan inguratuak.
Lengo batean, kalez kale gu,
biok besotik lotuak,
Urte gutxian aldakuntz asko
nola baigauden artuak.
Bertsotan jarri nai dizkitzutet
esan zizkidan kontuak.

II
Gazte maitea ---esaten zidan---
gauzak bai oker daudela.
Gu sasoikoak giñan denboran
etziran beintzat onela.
Aundikeri ta lujoko griñak
¡gaur bai indar daukatela!
Ekaitz gogorrak gure soroak
galtzen dituen bezela...
sinista zazu emakumeak
galdu bear gaituztela.

III
---¿Bañan, aitona, ainbat pekatu
al du emakumezkoak?
---Bai, gazte maite, oien jokerak
ez dira itxurazkoak.
Berak printzesak bezela jantzi;
zikiñ etxeko zokoak.
Lanari uzkur, baña festara
azkar aldatu zankoak.
Gipuzkoako lengo alabak
etziran orrela[k]oak.

IV
Gaur ille beltza baldin badute,
biar oria buruan
Ezpañak eta azkazal gañak
piper autsaren moduan.
Usai gozorik entzungo dezu
pasatuz beren onduan.
Gazteak pentsa bear luteke
garai datorren orduan
Orrelako bat lagun artuta
zer etorkizun daguan.

V
Nobelak ondo irakurrita
gabez zinetara irten.
Guraso zarrak negar egiñez
sutondoan itxogiten.
Beren izkuntza bajutzat bota,
ta beste bat itzegiten
Noizbait ezkondu, ta... asitakoan
etxeko lanak egiten...
Sua nolatan pizten dan ere
askok ez dute jakiten.

VI
Musu, betazal, da gañontzeko,
margo ta autsez beteak.
Apainduri ta lujoz aberats,
eta maian arloteak.
Etxean falta izaten dira
kanpora errez boteak.
Zorigaitzeko aundinai orrek
ekarri ditun kalteak.
¡Egun onenak ikusi zitun
gure Gipuzku maiteak!

Hain maite dudan aiton batekin [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  La Voz de España [Egunkaria] Argitalpen data:  1955-00-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000476.tif

xdz5_btx_000476.tif

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra