Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Potajiarena [Bertsoa] / Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
Potajiarena [Bertsoa] / Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
Dokumentu-mota:
Argitaratua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egunaren izena
ez dakit nola zan,
baiño seiñalagarri
partidu bat bazan,
pelotan jokatzeko
Oiartzungo plazan;
nahi det nere orduko
gertaera esan,
hurrenguan beste bat
eskarmenta dezan.
Partidua jokatzez
bukatu zanian,
ostatura juan nintzan
zuzen zuzenian;
mahiera jana ekartzen
hasi ziranian,
apaiz bat serbitzen zan
aurren aurrenian,
makiña bat sartu zan
haren barrenian.
Zintzur ona zuela
klaro siñaliak
eman zituen apaiz
barbantzu zaliak;
dozenaka tragatzen
zituen aliak,
maskatu ere gabe
tripazai jaliak,
halako aixa nola
antxua baliak.
Tragatutzen zituan
ihar ta heziak,
etziran haren diña
zetozen klasiak;
ekarri orduko zeuzkan
tripara pasiak
kortesia gabeko
txapela luziak;
harrek nahikua jan ta
ni berriz gosiak.
Nere ditxa guziak
badute ajia,
noski naiz Jaungoikuak
ahaztutzat lajia;
gosiak egin nuen
hango biajia,
kulpa duenarentzat
badet korajia,
apaiz batek jan zuen
nere potajia.
Geroztik ostatuan
sartu ordurako
galdia egin gabe
ez det nik lajako;
egun hartan apaizik
ote dan harako;
ez apaiz jaun guztiak
igual diralako,
baizik batek bildurra
sartu zidalako.
Potajiarena [Bertsoa] / Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
Dokumentu-mota:
Argitaratua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Error 0x2