Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"

Datu pertsonalak

Izena
Bizkarrondo, Indalezio "Bilintx"
Izen abizen osoak
Bizkarrondo Ureña, Indalezio
Jaiotza
1831 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1876 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin (1869) ezkondua. Haurra zelarik, jolasean zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio "Moko" izengoitia. Arzuaga zurgindegian egin zuen lan ; gero Antzoki Zaharraren (Printzipal Antzokia) zaindari edo kontserje izan zen. Liberala zen, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudatu zen II. gerrate Karlistan. 1876ko urtarrilaren 20an, Donostiako bonbaketan zauritu eta handik sei hilabetera hil zen.

Ikus: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/B/Bilintx.htm

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
...
Behin batian Loiolan
Domingo kanpaina
Juana Bixenta Olabe
Juramentua
Kontxexirentzat
Loriak udan ihintza bezela
Potajiarenak
Pozez ta bildurraz
Triste bizi naiz eta
Zaldi zuriarenak