Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsoak Lezoko mendian gainean jarriak [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa

Deskribapena

Izenburua
Bertsoak Lezoko mendian gainean jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertsuak Lezoko Mendiyan gañian jarriyak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Milla pasata bederatzireun ogeita amaika urte
Data
1931-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Bertsoak Lezoko mendian gainean jarriak [Bertsoa]

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Milla pasata bederatzireun
ogeita hamaika urte;
Jose onekin lezoar askok
esperantza ona daukate;
bere fabore izandu giñan
eun da larogei botante,
nere partetik denbora askuan
izan dedilla alkate

2
Lezoko alkate aukeratua
izantzan Jose Gezala;
erriko pestak prestatu ditu
aspaldiyan ez bezela;
aurretik ere bagenekigun
ortan sayatuko zala;
gure Jaungoikoak urte askuan
onela kontserba dezala

3
Nazio ontan zabaldua da
jaun aundi onen itzala;
neronek ere ezagutu nuan
txiki txikia ninzala;
erriko lanetan zuzen dabill
gizon txintxuak bezela;
desiyo diyot urte askuan
berak goberna dezala.

4
Zapiraiñ orrek atertu gabe
gu gatik zitalkeria
bueltan zerbait ipintzeko,
daukat arrazoi biria;
Ixil ixillik egon ezkero
nuke askoz obia;
gure Jainkuak eginduan
pazientzirik gabia.

5
Matadera ta arrandeya
pelota leku berriak,
eskola egiteko diru morduak,
Estadutik etorriak;
leno etziran petxak ipiñi,
arreglatu iturriyak;
eun milla pezten zorrak
orduban egin zituen erriak.

6
Nere etxian izandu ziñan,
ni beretaratutzeko;
martxa koskorra igarri nion
erriya gobernatzeko;
kapitan zarra aurrian eta
kintuak laguntzeko;
kuadrilla ederra jarri zeikian
beste mendi bat saltzeko

7
Mendiya eman Ondarrabiri
ta kaltia guretzako;
piñuak sartu etxe aurrian,
baserriyak ondatzeko,
obligatuak gelditu ziran
ganadau dana kentzeko;
orra nolako paraderua
artzai zebill zanentzako.

8
Zikiro ta ardi mendibei asko,
dana betia biorrez;
uda da negua laguntza gabe
mantentz ziraden errez;
zorionek Primo Ribera
orreñ denboran indarrez;
saldu ziguten mendia eta
gelditu giñan negarrez

9
Len Jaizkibelen ganadu asko
zuen Lezoko erriyak;
urte askuen inbiri pranko
pasadu Ondarrabiyak;
Sagarzazu ta Salaberria
alkar artu zuten biyak;
Gezala zarra bazan Alkate
guretzat ziran mendiyak

10
Millaka pestak urtiak bota,
biriak konpontzeko;
Abazil jauna atian deika
pajinara azaltzeko.
Sei urteta bein erreparua,
bazterrak engañatzeko;
orra nolako alibiyua
baserritararentzako.

11
Oraingo Udalak esan biardet
nola dituan ideak;
eskola egin Txatxamendin
ta arreglatu bideak;
desiatzen du zakarra libre
erriko bezindadiak,
guk oyentzako gorde nai ditugu
torre aldeko larriak.

12
Autoridade berriyak jarri
giñan Lezoko partian,
guregatikan zer itzegiña
paper guztiyak betian;
kontastatzera pentsatu nuan
aurreko egun batian;
nere Lezoko anai maiteak,
gabiltzan pake pakian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra