Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egunkariaren aukako epaiketa [Bertsoa] / Rikardo Idiakez

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Idiakez, Rikardo

Deskribapena

Izenburua
Egunkariaren aukako epaiketa
Dokumentuan jasotako izenburua
Egunkariaren aukako epaiketa
Bertso kopurua
13

Egunkariaren aukako epaiketa [Bertsoa] / Rikardo Idiakez


1. Audientziak:

Asociación de Víctimas...
Dignidad, Justicia y ¿qué más?
De esta guisa comenzamos hoy
una audiencia de lágrimas...


2. Bost auzipetuak:

Uria nahiz Otamendi,
Torrealdai ta Auzmendi,
Oleagakin batera gatoz
gezur ustel baten gaindi.


3. Epaileak:

Has dezagun epaiketa:
Egunkaria da ETA!
Aitor ezazu lehenbailehen dena
astirik ez daukat-eta!


4. Auzmendik:

“Ukatu egozpen denak!”
Halaxe diost barrenak;
kontzientzia lasai baitauka
txarrik egin ez duenak...


5. Epaileak:
Ezeztapen biribilak...;
baina ez egon trankilak,
zeren bertsio desberdina du
zuenaz Guardia Zibilak.


6. Uriak:

Astindu zuten makila,
bihurrituz orkatila:
egi bakarra horixe da ta
behingoz argitu dadila!


7. Epaileak:

Euskaldun kazetaritza:
tinta gorrizko lapitza...
Aitor ezazu zurea zela
indarkeriaren hitza!


8. Oleagak:

Euskara da nire ama;
nire luma, nire arma:
nire hizkuntza maitatze hutsak
galbidera al narama?


9. Epaileak:

Administrazio Kontseilu:
odol-diruen zigilu...
Ondo dakigu zuena zela
terroristen bozgorailu.


10. Torrealdaik:

Euskara adierazpide,
askatasun adibide:
Egunkaria beti egon da
bekaizkeriatik libre!


11. Epaileak:

Zu ei zinen zuzendari;
beraz, hitz egizu garbi!
Inork ez dio adarrik joko
Audientzi Nazionalari!


12. Otamendik:

Gezurren perbertsioa:
Madrilgo obsesioa.
Zuengandikan soilik nahi degu
boston absoluzioa.


13. Herriak:

Audientziko erregela:
euskararentzat kartzela.
Euskaldun sena delitu bada
atxilotu gaitzatela!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra