Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Galdetzeari jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio

Deskribapena

Izenburua
Galdetzeari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Galdetzeari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eskubideak berdinak izan behar badute jaiotzez,
Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2314
Argitalpen / inprimatze data
2012-03-11

Galdetzeari jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-11 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Eskubideak berdinak izan
behar badute jaiotzez,
elkar lagundu behar badugu
borondatetsu, bihotzez.
Parean bizi behar badugu
nagusitzeko asmoz ez;
gauzak banatu behar badira
nire, zure, haren sosez.
Zergatik hiltzen dira urtero
hamar milioi ume gosez?

II
Zu ez bazaitut, ezin ninteke
zorionera iritsi.
Ni ez banauzu, ezin dituzu
gauean begiak itxi.
Nik izugarri maite zaitut zu
zu lora, zu harribitxi;
zuk izugarri maite nauzu ni
ni gehien, ni lehenbizi.
Eta orduan zergatik ezin
gara elkarrekin bizi?

III
Langabezia gora badoa
honi zizta, hari zizta.
Soldatak behera baldin badoaz
lehen gutxi, orain pixka.
Uzten badira osasungintza
kultura, hezkuntza erdizka;
dagoen zorrak beldurra ere
ematen badu aldizka.
Zergatik ez da zalantzan jartzen
sistema kapitalista?

IV
Hitzak badira jakinduria
gabe gutxi ginateke.
Beraz hitz asko jakinez gero
osatuago geundeke.
Hitzak badira kultura bizi
lurralde baten aterpe;
kultura bada aberastasun
urre-gorri, urre-bete.
Hizkuntza bat hil nahi izatea
nola ulertu daiteke?

V
Ikasi duzu nola moldatu
ordenagailu parean.
Zer den Facebook-a, zer den
iPad-a hacker izaten sarean.
Baina apustu egingo nuke
duzun abilidadean;
zaudela ardi batek zenbat hortz
dituen jakin gabean.
Eta bai, noski! Ahoan dauzka!
Baina goian ala behean?

VI
Inozentzian bizi direnak
nahiz kontentu diruditen.
Bat herdoiltzen da lepo gainari
ez badio eragiten.
Asko dakiten horiek ere
nola dena ez dakiten;
kezkarik izan ezean nola
zaila den gauzak jakiten.
Erantzunik ez aurkitu arren
segi galderak egiten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra