Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beste behin ere argia piztuta egin duzu lo [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iker

Deskribapena

Izenburua
Beste behin ere argia piztuta egin duzu lo
Dokumentuan jasotako izenburua
Beste behin ere argia piztuta egin duzu lo
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ziurtatuta dugu ETBn gure pluralitatea
Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
XXIV
Zenbakia
309
Orrialdeak
3
Argitalpen / inprimatze data
2012-01-00

Beste behin ere argia piztuta egin duzu lo [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-01-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1 Ziurtatuta dugu ETBn
gure pluralitatea,
merkealdiak hasi direla
Gaur Egunen albistea.
Ondo ikusi da Corte Inglesek
nola ireki dun atea,
Bilbon hargatik elkartuko zen
gaurkon euskal jendartea..

2
Minutu batez kontatu dute
bazegoela besterik,
manifestaldi erraldoi baten
denak kabitu ezinik.
PP, PSOE ta PNVk
Izan dute zeresanik,
antolakuntzak zer esan duen
jakin nahi nun ordea nik.

3
Horrelakoa dugu tamalez
EiTBren politika,
ez dute ondo asimilatu
Zintzotasuna, etika.
Berriro ere izango dugu
hauen erruz ikamika,
askoz hobeto ez al ginake
telebista itzalita?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra