Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Emakume Abertzaleen Topaketak Leitzan [Bertsoa] / Josune Marzol
Emakume Abertzaleen Topaketak Leitzan [Bertsoa] / Josune Marzol
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-02-23
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilgune Feministaren
hamargarren urteurrena,
emanak dauden pausoak
ematen dio izena.
Denak saiatu ezean
ez dugu lortuko dena,
indarrak lotu ditzagun
eta bultzatu sormena.
Zu ere izango zara
hemen garrantzitsuena,
ta erakutsi ezazu
benetan zu zeu zarena.
Aportazio ttikiak,
ideiarik haundiena,
“Hamaika itteko ari gara”
Aurtengo lelo ozena.
Fabriketan naiz eskolan
etxean edo kalean
kuadrikarekin tabernan
aita-amekin solasean.
Nonahi egin daiteke
lana berdintasunean
eztabaidatu, hausnartu,
elkartzen garen unean.
Aurrera begira eman
beharreko urratsean
denak igo behar dugu
itxaropentsu trenean.
Gonbidatuta zaudete
Bilguneren izenean
laister ikusiko dugu
elkar guk Leitza aldean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra