Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Malerreka kantuz [Bertsoa] / Asier Garraus
Malerreka kantuz [Bertsoa] / Asier Garraus
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-03-22
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Burujabetzak eskeini digu
garaipen ikurtzat hartuz
euskalerriko ohitura ugari
mende luzetan mantenduz
gure kultura eraman dugu
lau haizeetara zabalduz
eta historia betetzen dugu
jende aurrean kantatuz.
Oihu bakarrez milaka ahots
dugun herria gu gara
euskalerriko ohitura zahar bat
kalera irten behar da
askatasunez ozen kantatuz
maitatzen dugun euskara
egun hauetan animatu ta
atera denok plazara.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra