Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Briboitar bati jarriak [Bertsoa] / Aitor Arregi
Briboitar bati jarriak [Bertsoa] / Aitor Arregi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-05-11
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Nos llena de orgullo
y de satisfacción.
Soy rey de Ezjakiña,
de toda la nación.
Un vascuence de esos
hizo esta canción.
Akordatu Ximelek
zer kantatu zion.
2
Diktadore txikiak
zigun ezarria,
lehengo asto zahar bera
buruko berria.
Gerozkitan ez zaio
oldartu herria.
Ederki gizendu da
briboitar zerria.
3
Ezagutuak ditu
hainbat Urdangarin,
hizketa egoki ta
guante zuriakin;
diplomatiko beti
eskopetarekin.
Ia ez dan topatzen
elefanteakin.
4
merke atera zaio
Juankarri tronua,
Ezjakingo herriak
patuz mantenua.
Garaiz gera oraindik
mozteko lepua;
erdoitutako trontza
baten bila nua.
5
Euskalherritar batek
dizu hau sinatu,
barruan zituenak
nahi zitun askatu.
Briboi herentziakin
behar deu bukatu,
lo dagoen herria
dadila esnatu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra