Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Borobilak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren

Deskribapena

Izenburua
Borobilak
Dokumentuan jasotako izenburua
Borobilak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gaurkoan gauza borobiletaz kantatu nahi nizueke,
Doinua
Gregario edo laguntzaile naiz
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2320
Orrialdeak
22
Argitalpen / inprimatze data
2012-04-29

Borobilak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-04-29 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Gaurkoan gauza borobiletaz
kantatu nahi nizueke,
unibertsoan zintzilik daude
handienak erortzeke,
planeta gori, eguzki gorri
edota ilargi bete,
forma bera ei daukate
ondo ezagutu arte. (bis)
Zeren denborak ikuspegia
guztiz aldatu lezake,
zuek mundua borobila den
horren ziur al zaudete?
II
Telazko poltsa baten gordetzen
gendun kanika dozena,
tenis pilota berde-berdea
teilatura joan zena,
auzokoaren baloi berria
zurietan-zuriena...
Jolastokian barrena,
zenbat ume, hainbat dema. (bis).
Irriak eman ta bueltan jaso
hortxe laburtzen zen dena;
jolastea da inondik ere
ekintza borobilena.
III
Urrats batean jolas zelaitik
gudu zelaira igarota:
alde batean gazte koadrila
ta bestean ertzain tropa,
gazteenganantz jaurti dituzte
ehunka gomazko pilota,
berdin zaie nora bota,
kalteak ez die inporta. (bis)
Horrexegatik egiten dugu
uniformedunen kontra,
pilotakada hoien atzean
joko zikina dago ta.
IV
Hilabetean marra gorriak
bi aldiz zituzten pasa,
mutil bat larri utziz Gasteizen
ireki zen trumoi kaxa,
gero heldu zen Athletizale
baten azkenengo arnasa,
ertzainen pilota jasa
ulertzea ez da erraza. (bis)
Nor da konorte bako gazte bat
porraz jotzeko kapaza?
Okerrena da beraientzako
horixe dela jolasa.
V
Guztiok geunden agintarien
erantzunari begira,
Varela eta Ares agertu
ziren ohi duten neurrira,
hainbat lekukok esandakoa
tinko zuten erretira,
sokari tira ta tira
eurek nahi zuten tokira. (bis)
Haien gezurrak hitz finak hitz fin
eta dizdirak dizdira,
pilotakadak bezain borobil
eta mingarriak dira.
VI
Agintariek berba lauekin
egindako teatroa,
gezur borobil baten dizdira,
pilotaren zartakoa...
Denak batuta sor dezaketen
mina da sekulakoa.
Aurki dezagun gakoa
eraldaketarakoa. (bis)
Zeren nahiz eta planeta izan
esferak bezalakoa,
oraindik ere gizarte hau da
piramide formakoa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra