Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Badoaz Londresa [Bertsoa] / Egoitz Eizagirre Aduriz

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre Aduriz, Egoitz

Deskribapena

Dokumentuan jasotako izenburua
Badoaz Londresa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bijoaz hiru bertso asmorik onenez
Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
23
Zenbakia
318
Orrialdeak
3
Argitalpen / inprimatze data
2012-05-25

Badoaz Londresa [Bertsoa] / Egoitz Eizagirre Aduriz

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-25 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Bijoaz hiru bertso
asmorik onenez
gure bi kirolari
haundiren omenez,
Edorta ta Oiana
ezagunak berez,
Oriyo ez da Londres,
beharrik ere ez!
Halere aurten horiz
jantziko da Londres!
2
Lau urteko borroka,
lau urteko seta...
sarri etxetik urrun,
etxean tarteka.
Buruan beti Londres,
kirolaren meka,
amets batean bizi
zineten zer gerta,
orain bizi ametsa
zuena da eta!
3
Borrokaz borroka ta
paladaz palada
ailegatu zerate
gorengo mailara.
Norbaitek esango du
domina falta da!
baina gu beti harro
sentituko gara
etortzen bada eta
etortzen ez bada!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra