Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kaktusa [Bertsoa] / Josu Landeta

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Landeta, Josu

Deskribapena

Izenburua
Kaktusa
Dokumentuan jasotako izenburua
Kaktusa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hamaika hatz alboetan, oldakorrak nabarmen
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
214
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-05-22

Kaktusa [Bertsoa] / Josu Landeta

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-22 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamaika hatz alboetan,
oldarkorrak nabarmen,
hamaika arantza bakoitzak,
a zer zorrotzak diren!
Landare sikua baina
badaki ura topaten.
Jeneratxun dago tinko
landako bazter baten;
ai bikote horreek, gabez
inon etzan baino lehen,
ondo kontu egizue
azpian zer dagoen.

Bere armak agerian
prest da sortzeko gerra,
holan pentsa leike dala
apaingarri okerra;
baten batek koxi ahal dau
ebagiteko zerra.
Gero, ostera, ez dogu
horren landare alferra,
itxura badeko bere
motza eta landerra
handikien eperdian
zinez litzake ederra.

Zugatzak alboan eta
harripean abaro,
halako pasaia hezean
emoten dau arraro.
Euskal Herrian gabiltza
gero (e)ta apalago,
halanda bere kaktusa
harro (e)ta sendo dago.
Landare arrotza dan arren,
hau itxi daigun klaro:
gure herriak behar leuke
horrelako gehiago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra