Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egungo panorama [Bertsoa] / Estitxu Fernandez

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Fernandez, Estitxu

Deskribapena

Izenburua
Egungo panorama
Dokumentuan jasotako izenburua
Egungo panorama
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Irratian erran dute A-Lamara goazela
Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
32
Zenbakia
568
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-06-14

Egungo panorama [Bertsoa] / Estitxu Fernandez

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-14 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irratian erran dute
A-Lamara goazela
Ratoren Bankiarentzat
milioiak behar direla.
Lasai! Moncloa da ile
apaindegi bat bezela
handik ta hemendik moztuz
salbatuko da pastela.
Ta bitartean zirkoa
bilakatu da Zarzuela
pailazo ta elefante
montatu dute itzela.
Argi dago inoiz baino
bidezkoagoa dela
erratea euskaldunak
bertze herri bat garela.

Irratiak jarraitu du
bere kalaka ozena
jasanezina bihurtu
da langabeziarena
ta arrisku primarekin
iritsi da eromena
Europako kantzilerra
da poz-pozik dagoena.
Eta bien bitartean
presoen gaia azkena
noiz krixto hartuko dute
giza-eskubideen trena.
A-Lamako bidai honek
nahasi digu barrena
ea azken aldia den
honaino etortzen garena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra