Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolamintza (5. 2011)
Saioa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Egaña, Andoni
Vazquez, Amaia
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan.
Gaiari oharrak
Elkarri begira kantatu zuten, aurrez aurre jarrita.

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Sarri askotan eginak gera
biok kantatzeko zita
herri, auzo ta elkarteetara
eginak gera bisita.
Txoropitoa degula Peña
sarri pentsatzen hasita
pentsatu gabe bururatzen zait (bis)
aurrez aurre ikusita.

A.M. Peñagarikano:
Baina desberdin dira erabat
aurrea eta atzea
ta aurrez aurre gauden ezkero
nahi nuke garbi jartzea
besten akatsak kontatzen hemen
iritsi al da trantzea?
Askoz hobea ez al da izango (bis)
nork bereak zuzentzea?

S. Lizaso:
Nere ustetan bide hortatik
ez doa gure auzia
bertsotarako errespetoa
zaharrek erakutsia.
Pentsatu eta gauza asko dut
nik esan gabe utzia
ta zuri buruz sekula ez dut (bis)
esan nahi dudan guzia.

A.M. Peñagarikano:
Itxura danez besteren aurka
zuk jotzen dezu dultzina
besten akatsak hola esatea
ez da gauza atsegina
bainan hori bai garbi badakit
banaiz aitortzeko adina
ez zinakeela azpeitiarra (bis)
harroputza ez bazina.

S. Lizaso:
Azpeitiar ta harroan famak
badu hainbat konpromisu
errespetoak hala ere nigan
badu behar hainbat pisu.
Nere akatsak neuk aitortzeko
zertan eskatzen didazu?
Nik ez dadukat zer esanikan (bis)
zeuk esaten baitituzu.

A.M. Peñagarikano:
Hainbat urtetan geratu gabe
batera eta bestera
hamaika aldiz zuk esan dezu
“Peña txoropito zera”!
“Ta zu harroputz” erantzuten det
hori bientzat galera.
Kanta ezazu errespetoan (bis)
eta moldatuko gera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra