Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-jartzailea
Uriarte, Karmelo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Aitzurra garbi ta lur pixka bat
boltsan jarri nitun atzo
ordulariak “Pri-pri-pri” jo dit
ta jeiki naiz mantso-mantso.
Landatu beharra dago lizarra
ur pixka’t bota akaso
hamar t’erdiak jo dute eta
mugitu zaite aitatxo!

A. Egaña:
Esna arazi egin nauzu ta
zer da txantxa edo burla?
Ordu hauetan zuk jaikitzeko
ohitura falta sekula.
Orain lizar bat landatu gura
semea bejondeizula!
Ta txarrena da urtean zehar
“Tronco!” deitzen didazula.

J. Soto:
Mendira igo eta bilatu
behar diogu gerizpea
aitzurraz lurra ireki eta
aitzurraz lurra ixtea.
Begira zazu ze metafora
egin behar dizut txistea:
esku artean daukat tronco bat
ohe gainean bestea.

A. Egaña:
Gazte garaian landatu nuen
sekulako zuhaitz pila
ta teoria modernitoek
jan dute gure mutila
horko natura hango natura
ze teori borobila!
Natura horren natura bada
berez landatu dadila.

J. Soto:
Pertsonak mozten ditu zuhaitzak
bihotz pixka’t izan aizu!
Naturala da naturala da
parre egiten darraizu.
Aitzurrarena zuk egin zazu
izan ahal zara gai zu
gerriak pixka’t aflojatzeko
ongi etorriko zaizu!

A. Egaña:
Potrosoa naiz ta alperra naiz
hori ez dago itsusi.
Gaur eguneko ekologista
hauengan zer da nagusi?
Egiten dena egiten dela
ikus nazaten ikusi
ta landatzera joango dira
argazkilari ta guzi.

J. Soto:
Boltsa eskutan aitzurra eskutan
ta holakorik egundo!
Aitatxok ezetz jo beti ezetz
beti du aitzaki frango.
Gaur zure eguna aita eguna
ni pozik nengoen ondo
oparitxo bat erosi nizun
baino ja ez dizut emango.

A. Egaña:
Nere zerrendan bi opari daude:
bat atseden ta bi pake.
Beraz semea oheburuan
ez eman hainbat atake.
Zoaz mendira landatu hoiek
atxurrarekin jo ta ke.
Pentsatu ezkero drogan sartzea
okerragoa litzake!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra