Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Gasteizko Gaztetxea
M-ak Emakume Taldea
Gai-emailea
Goitia, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Manex, Alde Zaharrean bizi den gurasoa zara. Asko pentsatu ostean, eta eskolak dituen arazoak ezagututa, zure semea Gasteiz eskolan, zure auzoko eskolan, matrikulatzea erabaki duzu.

Deskribapena

Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nola Udalak eta Lazkozek
duten hainbeste botere
Alde Zaharreko biztanleontzat
ze fabore ze mesede!
Baina saiatu gaitezen denok
lanean abil ta trebe
hezkuntza eta etorkizuna
direlako geure jabe.
Gasteiz eskolan izena eman dut
aurreiritzirik gabe
mezu argi bat izan dadila
Udaletxearentzat ere.

Jolaslekurik gabe egotea
gure haurrentzako burla
horrek zalantza sortu zidala
nik ezin dut disimula
baina badakit etorkizuna
aldatu egingo zaigula
eta hori nola egiten den
aspalditik dakigula.
Pasilloetan jolastu beharra
ez da polita sekula
baina herrigintzan indarrarekin
fijo lortuko dugula.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra