Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Muñoa, Unai
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakizue Juliok Nafarroako bi txapel badituela, eta dagoeneko plazaz plaza dabil, eta saio pila egiten ditu, eta egoa hazita dauka, oso goian. Neskatan ere plazaz plaza eta herriz herri oso txulito dabil. Gaur, Ane tokatu zaio parez pare.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Beti inguruan ze
neskato pinpirin!
Nafarroako txapeldun
bikoitza naiz ta en fin.
Gaur ere hurbildu zait
ze neska goxo fin!
Zuk aukeratu zazu
zer eta non egin. (bis)

A. Labaka:
Damutzeko izan leike
maiz gaizki egina
txapelduna zaitugu
txapeldun haundina
baina ez zenun lortuko
ez Julio berdina
zu gipuzkoarra-edo
izango bazina. (bis)

J. Soto:
Ai inbiria zer den
beti kutxi-kutxi!
Ta zu’re inbidiosa
inbidia igurtzi.
Nik sekulako maila
ohi dut erakutsi
izena eman nahi nuen
ta ez zidaten utzi. (bis)

A. Labaka:
Bertso kantari egin
hainbeste otordu
ta ligatzeko ere
horrenbeste modu!
Silveira hobea da
horrela diogu
eta gainera askoz
morbo gehiago du. (bis)

J. Soto:
Silveira azaltzen da
hitzaren senean
morboa pizten baitit
neri barrenean
ba bai morboa badu
urrun dagonean
ta morboa galtzen du
gertuatzen denean
ta morboa galtzen du
hurbiltzen denean.

A. Labaka:
Hurbilduko nintzake
lasai nere kasa
harekin konpartitu
nahiko nuke plaza
baina urduri zaude
galduta arnasa
hau al da jaso dezun
lehen kalabaza? (bis)

J. Soto:
Behin atera ezkero
etxetik harago
horrelakorik ez zait
pasatu lehenago.
Kalabaza eman dit
ta ni lasai nago
zeren aukeratzeko
badauzkat gehiago. (bis)

A. Labaka:
Hitz egin behar dezu
pixka bat xuabe
ez nun aspaldi entzun
harrotasun gabe.
Gaur ez zera egingo
zu Aneren jabe
koadrilakoak zukin
txoratuta daude. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra