Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-08-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-08-28 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon, atzo parrandan irten eta goizaldean bueltatu zara etxera. Atarian, zure aita, Lizaso, topatu duzu, eskaileretan eserita.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-08-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Gaupasaz gau luzean
egin dut nahiko jai
bueltan nator jadanik
ja ez naizela gai
ta hau eskaileretan
eserita lasai
Gargantua dirudi
ni irensteko zai. (bis)

S. Lizaso:
Lasai! Ez dut goserik
nago gosalduta.
Agian hobe nuke
seme hau salduta
aita harriturikan
hola azalduta:
dirurik gabe eta
burua galduta. (bis)

J. Maia:
Baina ez egon nere
itxaropenetan
gor jarri zera baina
nik ez dakit zertan
nik ez dakit nere zai
ote zauden bertan
edo orain helduta
parrandatik bueltan. (bis)

S. Lizaso:
Aspaldi esnatuta
jarduna gosaltzen
kalera irtetea
nuen nik pentsatzen
oinez abitu naiz ta
nago deskantsatzen
nola igogailuak
ez dun funtzionatzen. (bis)

J. Maia:
Atta eta semea
gabiltza al tuntun
ta aita atakean
hor dabil pim pam pum.
Nik ez zaitut igoko
zu zara jakitun
hortarako sei seme
egin behar zenitun. (bis)

S. Lizaso:
Semeak irensten du
bajina bat amu
eta ekarriakin
ote nago damu?
Sei behar nituela
beronek esan du
hobe nun bakar hau're
ekarri ez banu! (bis)

J. Maia:
Eta aurrean daukat
bizardun pareta
pareta egiten duna
kriston berriketa.
Horma hau pasako det
kauen la puñeta
Berlinekoa ere
bota zuten eta! (bis)

S. Lizaso:
Orain aitari eman
horma baten fama
lasai ez naiz izango
zuretzako zama
bainan zer datorkizun
al zaude antzemana?
Zazpigarren pisuan
zai daukazu ama. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra