Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-jartzailea
Lekue, Etxahun
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Gasolindegi zikin honetan
sentitzen naz dohakabe
kotxe handian etorri eta
ordaindu orduko alde.
Lotsabako bat gehiago daukat
orain hemen parez pare.
Zure moduko espabilauek
itxi nabe lanik gabe! (bis)

I. Elortza:
Petrolioan oinarritu zan
mundua joan da zulora.
Horrexegatik gasolinagaz
egin behar gendun froga.
Hau iraultza da ta iraultza honek
bialdu zaitu parora
geroago ta gehiago gara
ondo etorri ekipora! (bis)

M. Amuriza:
Nire burua zure ekipoan
ez dot sartuko ondino
lotsabakoa izan behar dau
pertsoniek horraitino!
Zuen hitzetan azkenaldian
ez dago krisia baino
ta gero kotxez joaten zarie
etxetik tabernaraino. (bis)

I. Elortza:
Lehenago eskua luzetu deutsut
baina kontua ez da ondu
esana deutsut gure iraultzan
gura al zeunkeen atondu
militanteak behar ditugu
kotxe flota badeukogu
petrolioaz amaitu arte
hau ezingo da konpondu. (bis)

M. Amuriza:
Konponbidea aurkitu nahian
kotxe flota ta enparau
zure ekipoan jarri ezkero
zure moduko hiru-lau
konponduta zeu egongo zara
ta inora ez da joango hau
pazientzia agortuko da
petrolioa baino lehenau. (bis)

I. Elortza:
Ba pentsatu leike batzun pazientzi
hori amaitzeko moduaz
zelan dabizen lau ondo biziz
beste guztion diruaz.
Nik barriro be hauxe eingo dot
aldaketan akorduaz
zuk pentsau eixu nogaz zagozen
Repsolegaz ala gugaz. (bis)

M. Amuriza:
Kontsaesanak eukiten dodaz
langile moduan usu
ta barriro be ekiporako
deia luzatu deustazu.
Militantzian ta manifetan
hortxe edukiko nauzu
nire hipoteka ta gasolina
zeuk ordaintzen badituzu. (bis)

I. Elortza:
Beraz hori da zure problema
atzoko legez gaurkoan
ez zara ohartu antza ondino
hemen nor dozun ondoan.
Etxeekin be gasolinana
eukiten dogu gogoan:
bat hartzen dogu lo eiten dogu
ta hurrengo egunean joan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra