Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (35. 2011. Zarautz)
Saioa
2011-09-02 Zarautz Sariketa
Gai-jartzailea
Zarauzko Bertso-Eskola (Motxian)
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Urbieta Aizpurua, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi ama zarete. Azken hogeita hamar urteotan biok uste izan duzue erditzean seme bana lapurtu zizuetela. Azken hilabeteetan izan diren gertaeren ondoren, zuk, Aitor, zure semearen bila hastea erabaki duzu. Odeiek nahiago du kontua dagoen bezala utzi.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Urbieta:
Gure seme txikia
ordun jaiotzean
azkar juzgatu zuten
hilaren klasean
baina oraindik daukat
neure bihotzean
bila abiatuko
naiz bihar goizean.
Ez degu aurkituko
saiatu ezean.

O. Barroso:
Beraz saiatu zaite
ongi ta ederki.
Nik seme bat ukan nahi
izan nuen beti
garai ilun haietan
deituko zen Ekhi.
Denbora igaro da
emeki-emeki
itxitako zauriak
zergatik ireki?

A. Urbieta:
Ba nik ez det ba lortu
zauria ixtea
ta hilda jaio omen zen
semetxo gaztea.
Zenbat kosta zitzaidan
hori sinestea!
Oraindik bizi dala
da nere ustea
papelak gauz bat dio
bihotzak bestea.

O. Barroso:
Nik badakit bihotza
zabalik duzula
ta ez dizut eginen
horregatik burla.
Semia nun dagoen
ez leike kalkula
ta semea aurkitzen
baduzu sekula
ziur al zaude ama
deituko zaitula?

A. Urbieta:
Nahiz ta ziur ezertaz
ez nagoen jada
injustizi hau hortan
ezin leike laga
bila abitu nahi det
hona eta hara
berdin hemen Europan
nahiz Amerikara
egiz topatuko det
bizi baldin bada.

O. Barroso:
Astelehen, astearte
asteazkenean
aski argi baduzu
laguna senean
ta bihotza gorderik
zure barrenean
nahiz bila ez naizen ni
hasiko azkenean
betiko atxikiko dut
oroitzapenean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra