Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Udazken koloretan [Bertsoa] / Jose Luis Barberia "Zili"
Udazken koloretan [Bertsoa] / Jose Luis Barberia "Zili"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-09-20
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Antxumeloak, onddoak, sagarrak
fruitualdi oparoa,
Udako mantu berde-berdea
marroi koloretzen doa,
Amerikako haritz haundiek
gorri kolore mordoa,
lehen izotzek ihintz freskoaz
zuritutako soroa,
Iparraldeko laino hotz beltzek
elur maluten gogoa,
egunak moztuz ilundu ahala
loak hartzen dun pagoa,
hainbeste margoz datoz Iraila,
Urria ta Azaroa,
zerbaitegatik udazkena da
koloreen urtaroa!
Zenbat pertsona dagoen sartuta
‘pufo’ edo marroietan,
kontu korronte, aurrezki kutxak
hain zenbaki gorrietan,
agintariak, politikoak
dabiltz zurikerietan,
jende ugari beltzak ikusiz
berdearen beldurretan,
zenbat kolore ilun dagoen
horrenbeste espetxetan,
pobreziaren hotza jadanik
ez ote daukagu bertan,
norberak bere zilborra mundu
egiten duen honetan,
urte guztian ez ote gaude
gu udazken koloretan!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra