Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Goizian goizik jeiki nündüzün [Bertsoa] / Gabriela Lohitegi "Irigaraiko Anderea"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lohitegi, Gabriela "Irigaraiko Anderea"

Deskribapena

Izenburua
Goizian goizik jeiki nündüzün
Dokumentuan jasotako izenburua
Goizian goizik jeiki nündüzün
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian
Data
1633-00-00
Bertso kopurua
4

Goizian goizik jeiki nündüzün [Bertsoa] / Gabriela Lohitegi "Irigaraiko Anderea"


Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
Bai eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan,
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jaona, altxa izadazüt büria;
Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?
—Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
Mündü ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;
Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

—Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan;
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
Zitru hurez ükhüzten nizün astian egün batian,
Astian egün batian eta ostirale goizian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra