Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Nahi nuen kantatu [Bertsoa] / Salvat Landerretxe "Garaztarra"
Nahi nuen kantatu [Bertsoa] / Salvat Landerretxe "Garaztarra"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Nahi nuen kantatu,
Alegera partitu,
Bainan, zer bihotz mina
Ene baithan da piztu?
Ene bihotza nola,
Nola daite kontsola? (bis)
II
Norat hoa, untzia,
Norat utziz Frantzia?
Norat hola deramak,
Orai ene bizia?
Ene bihotza nola,
Nola daite kontsola?
III
Bagoazi tristeki,
Ameriketan kausi,
Ustez gure gozoa:
Esperantza zoroa!
Ene bihotza...
IV
Zerek nau liluratu?
Hola zerk enganatu?
Egiazko onak utzirik,
Itzala dut hautatu!
Ene bihotza...
V
Euskal-Herrian sortzen,
Ameriketan hiltzen,
Oi, zer zorte dorpea
Orai dutan bilhatzen!
Ene bihotza...
VI
Euskal-herri maitea,
Herri paregabea,
Hiltzea da neretzat
Hi gabe bizitzea!
Ene bihotza...
VII
Adios, ama maite,
Galtzen zaitut zu ere,
Ni zugandik urrunduz
Zenbat biziko zare?
Ene bihotza...
VIII
Egin dudan botua
Baldin bethetzen bada,
Laster itzuliko naiz,
Am´ona, zuregana.
Ene mina bertzela,
Nola daite kontsola? (bis)
Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra