Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

CiUri jarriak [Bertsoa] / Ritxi Uzkudun

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Uzkudun, Ritxi

Deskribapena

Izenburua
CiUri jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
CiUri jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Murrizketekin eman dute nahiko egur;
Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
24
Zenbakia
326
Orrialdeak
3
Argitalpen / inprimatze data
2012-11-30

CiUri jarriak [Bertsoa] / Ritxi Uzkudun

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-30 


1
Murrizketekin eman
dute nahiko egur;
jokatu dute nonbait
beti bezain zuhur,
baina sutara bota
horrenbeste egur:
katalanak ez gara
Espainian beldur
nonbait etzeuden denak
uste bezain ciur?
2
Artur Mas oso-oso
ziur omen dago:
autonomia baino
estatu nahiago.
Baina joan gaitezen
izenez harago,
sekretua gaurkoan
hitzetan baitago:
Masek beti behar du
zertxobait gehiago!
3
Dagoeneko ezin
berriz egin negar,
independistak badu
nahiko eginbehar;
denen arten badute
lehen aina indar
erC ta CUPekin
meta beste belar,
orain bere buruak
ConVenCIU behar!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra