Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Etxeko xokhoa [Bertsoa] / Jean Gorostarsou "Haroztegi"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (9. 1859. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Gorostarsou, Jean "Haroztegi"

Deskribapena

Izenburua
Etxeko xokhoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Etxeko xokhoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Orhiko xoria Orhin lakhetik da bizitzen
Sinadura
Jean G. Harozteguy
Data
1859-00-00
Doinua (txt)
Orhiko xoria Orhin lakhet
Bertso kopurua
7
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]

Etxeko xokhoa [Bertsoa] / Jean Gorostarsou "Haroztegi"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Orhiko xoria Orhin lakhetik da bizitzen,
Bere larre sasietan ez da hura unhatzen,
Han zen sorthu,han handitu,han hasi zen maithatzen
Han bere umen artean gozoki du kantatzen.

II
Dohatsu harek bezala egiten dakiena!
Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!
Ez du jakin nahirik zer den kanpoko ona,
Bainan aldiz gozatzen du etxeko ziona.

III
Bego etxeko xokhoa oraino nor-berari!
Bego ait´amen etxola haur zuhur denari!
Etxea bethi etxe da, zenbat den itsusgarri,
Kanpoa bethi kanpo da zenbat den edergarri.

IV
Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,
Etxean zauri minenak noratbait ere hartzen,
Irriak, solas guziak non dirade han baizen,
Gaualdera familia denean bateratzen?

V
Familiako bizia, zein zaren plazertsua!
Zutaz gabetua dena, zertaz den gabetua!
Ume zurtza baten pare dabila herratua,
Ezin bere bihotzaren aurkhituz sosegua.

VI
Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan!
Bera da beretzateko mundu huntan ostean,
Jendez da sethiatua eta da desertuan!...
Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.

VII
Ahaide txarra hobe da ezenez atze ona,
Atzeak ez du balio etxekorik txarrena,
Hori da alde orotan kurri dohan errana,
Baina ongi aditzeko frogatu behar dena.

- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra