Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Italiako gerla berriaren gainean [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (9. 1859. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Oxalde, Joanes (1814-1897)

Deskribapena

Izenburua
Italiako gerla berriaren gainean
Dokumentuan jasotako izenburua
Italiako gerla berriaren gainean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bi arrano bazauden hisia handian
Data
1859-00-00
Doinua (txt)
Atharratzeko, edo, Air national de la reine Hortensie
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]

Italiako gerla berriaren gainean [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso burua:

Bi arrano bazauden hisia handian,
Begiak zorrozturik juan den aspaldian,
Elgar hatzeman dute ulhau ederrian,
Bat laster gelditu da hegalak lurrian.

I
Autrixiak azpian zaukan Italia
Salbu Piemontia, lekhu bat ttipia,
Osoki beretzeko zuen gutizia
Eta botatu harat harmada guzia.

(berriz: Bi arrano)

II
Bainan,biba fransesak,biba bethi ere,
Juan dira denborarik nehon galdu gabe
Ehun mila soldado gizon baten pare,
Segur zirelarikan aurkitzia lore.

(berriz: Bi arrano)

III
Jeneralak gidari juan dira alegera,
Hekien buruzagi Napoleon bera,
Bakea egiterat ekharria zena,
Gudukan egiterat bortxatu dutena.

(Berriz: Bi arrano)

IV
Frantzian gerlari gazte aiphatuak
Beren buiaz dira ezaxolatuak,
Iduri lehenko soldado zaharrak,
Beldurrik gabekorik, bihotzez azkarrak.

(Berriz: Bi arrano)

V
Montébellon agertu lehenik bandera,
Forey jenerala da orduan athera
Etsaia hersatu du lekhuen hustera,
Uraz bertze alderat ihes egitera.

(Berriz: Bi arrano)

VI
Palestroko guduan bigarrena baitzen
Manuel Erregea Zuabekilan zen,
Haukien baionetak ederki jokatzen,
Errakarat etsaia metaka botatzen.

(Berriz...)

VII
Nola erran, nork aipha heien balentria
Magestan egin dute kolpe bat handia,
Solferinokoa, oi! zoin izigarria!
Ez daite zuzen khonda hango sarraskia.

(Berriz...)

VIII
Laur ehun mila g izon ziren elg arrekin
Frantses eta Piemont Autrixianekin,
Egun guzia joka haritzearekin,
Frantsesa gelditu da Bitoriarekin.

(Berriz...)

IX
Lehertua etsaiak, lehenik ephea,
Eta gero laster du onhetsi bakea,
Dezagun bethi lauda Enperadorea,
Arras altxatu dauku berriz ohorea.

(Berriz...)

X
Bi hilabethe oso gudukan egonik
Frantsesek izan dute laudorio onik,
Heien sartzeko bestek ez dute parerik,
Nihoiz ez da ikusi holako bertzerik.

(Berriz...)

Bertsu buztana:

Oi! Arrano supherra, hintuen bi buru,
Oraiko aldi huntan, diat nik bat kendu,
Bizirikan hukeien bildotsa larrutu,
Frantziatik ez banintz laster hegaldatu.

- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra