Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

13 patroi [Bertsoa] / Ibai Esoain

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Esoain, Ibai

Deskribapena

Izenburua
13 patroi
Dokumentuan jasotako izenburua
13 patroi
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bai al da ezer, berezkorik ta Zer dakarkigu genean…
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Urola Kostako Hitza [Egunkaria]
Orrialdeak
II
Argitalpen / inprimatze data
2013-01-24

13 patroi [Bertsoa] / Ibai Esoain

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Urola Kostako Hitza [Egunkaria] Argitalpen data:  2013-01-24 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bai al da ezer, berezkorik ta
Zer dakarkigu genean…
Parekideenak izango ginen
Jaiotako egunean
Zirkustantziek eragindako
Hura gara azkenean
Korrienteen menean
Irauten det det azkenean
Aurreiritzi, estereotipo
Ta rolen amaraunean

13 patroi agintzen eta
ni bakarrik arraunean!
Imaginatzen ditut ohean
ama eta emagina…
bultzaion gogor, ia, hemen den…
Etorri den, pitilina!
Mutil izena omen zen hura
jarri zidaten jakina.
Jaiotzako imagina
ze ederra ze gordina!
Maindire zuri zuria odol
putzu gorri bat egina
Zorionaren malko garden bat
eta pijama urdina

Erabili det indarkeria
defenditu naiz ahal bada.
Hiztegitikan kendu nituen
beldurra, mina, ikara…
Ikastolako patioaren
erdigune izan gara.
Men egin det eta hara!
Gizona naiz, gizona da…
Aberastasun materialaren
prototipo beharbada.
Nahikoa landu ez dugulako
zeharkako begirada

Neuk erabaki beharko det ba
zeinek nauen aberasten
ez det izan nahi inbalido bat
sentipenak adierazten
Balioetan baliatzeak
Lagunduko badit hazten
Zer baden eta zer ez den
Hasi nadin aberasten…
Hezkidetzaren balioetan
joan behar degu hezten
ta ez errege katolikoen
organigramak ikasten

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra