Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Euskalerria Irratia [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"
Euskalerria Irratia [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri"
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-02-14
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irrati lizentziak
botereen puzzle
ze irrati indartu
eta ze entzule
hemen nonbait ezin da
izan euskalzale
berriz Euskalerria
Irratiari kale
segitu beharko da
izaten eskale
lizentzia ez dute
berriz eman, bale!
Gauzak ongi egiten
ditugun seinale.
Udazkena, negua
udaberri, uda
iritzia, berriak
kirola, kultura
lana, konpromisoa
axola, ardura
bide, alternatiba
galdera ikur, duda
berrikuntza, sormena
usaia, ohitura
askatasun haizea
gorputz hezurdura
ahotsa, hitza, euskara
herria, helmuga
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra