Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Barcenas-en ‘maitasun’ gutunak [Bertsoa] / Iban Dufurrena

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Dufurrena, Iban

Deskribapena

Izenburua
Barcenas-en ‘maitasun’ gutunak
Dokumentuan jasotako izenburua
Barcenas-en ‘maitasun’ gutunak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Karta azal bat izan daiteke gauza askoren testigu
Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
33
Zenbakia
586
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-03-14

Barcenas-en ‘maitasun’ gutunak [Bertsoa] / Iban Dufurrena

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-14 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Karta azal bat izan daiteke
gauza askoren testigu
iberdrolaren poematxo bat
edo maitasun kastigu
ta maitasuna izan daiteke
hain zabala badakigu
Gutunak bat, bi ta hiru
muxu truk hainbertze diru (bis)
itxuraz Rajoy eta Barcenas
"enamoratu" zaizkigu
kupido batek Popularrentzat
"maitasuna" ekarri du (bis)

Maitasunaren andereñoen
seme alaben batuketa
Popularra bai, hala da noski
baina herritarra ezta
"zoriontasuna" eskutik esku
€uro, dolar ta pezeta
zenbat "maitasun" fereka
dena eurentzat gordeta (bis)
lehenago edo berandu baina
etorriko zaie buelta!
Herriak duen maitasun dena
herriarena da eta!! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra