Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Penako bi ahizpen kontuak [Bertsoa] / Aña Etxegarai

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Etxegarai, Aña

Deskribapena

Izenburua
Penako bi ahizpen kontuak
Dokumentuan jasotako izenburua
Penako bi ahizpen kontuak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Orai hasten naiz orai bertsutan
Sinadura
(Erramun Mailuket Gaztettoak kantatuak, 1984-IV-12)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Web - Bloga

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Penako bi ahizpen kontuak [Bertsoa] / Aña Etxegarai

Dokumentu-mota:  Web - Bloga 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Orai hasten naiz orai bertsutan,
Aire zahar eder huntan,
Peña gainetik ustegabian,
Suiet eder bat dut ukan,
Kopiaturik eman ditzadan,
Ezarri naute kargutan.

2
Oraiko gure suiet berria,
Beti desoneskeria:
Bi ahizpañoek badabilate
Erdi merke buxeria;
Haragi hori, ikaran nago
Noiz salduko den eria.

3
Haragi txarra buxeriako
Pratikuaren biltzeko;
Gisa hortako haragi txarra
Nehorek ez du nahiko;
Miserabliak kapable dira
Bankarrot baten eiteko.

4
Neska gaztia Luisa Mari,
Negozioan naiz ari,
Pratikuaren biltzea gatik
Harat joan direnari,
Kafia diote, kokelan beroz,
Emaiten erostuneri.

5
Bixintxoz ere haragiekin,
Bi ahizpak elgarrekin,
Bezkoitzen ziren plaza gainian,
Beren begi eriekin,
Bat bertziari torraka ari,
Bizkarreko hatzarekin.

6
Erostunikan bazinakite,
Zikitiak ere baituzte,
Garaztar mota mutur beltz batzu,
Bakarrak hamarna urte,
Hein hoi bederen baduketela,
Bertzek abisatu naute.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra