Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Nafarroaren Eguna Baigorrin [Bertsoa] / Maialen Iantzi
Nafarroaren Eguna Baigorrin [Bertsoa] / Maialen Iantzi
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-04-18
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nafarroaren egunan dugu,
ispilu gure iragana
Berriro elkartuz, mugak basati,
hautsi nahi duen harremana
Atzean dago herritar denen
ilusioa ta lana
Bi-estatuk sortuko zama
Atzentzeko hartu-emana
Auserki jaki ta-edana
Sustrai berberak ditugu denek,
Nafarroa da gure ama
Mugak gaindituz, batu ditzagun
izena eta izana.
Hasi gaitezen, bada, besta honi
begietara begira
Bere umiltasun, herri giroak,
ematen dio distira
Xoko guztietan, sortu daiteke
sekulako ikusmira
Herri kirol, sokatira
Dantza arin, kalejira
Herri batuen perspektiba
Denek pixka bat lagunduz gero,
gauzak errexago dira
apirileko 28en
Denak gazin Baigorrira!!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra