Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Luis Trekuk bezala: gora Errepublika! [Bertsoa] / Iñaki Iturain
Luis Trekuk bezala: gora Errepublika! [Bertsoa] / Iñaki Iturain
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-04-12
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Apirilak hamalau
Republika Eguna
urtero haren falta
oroitzen diguna,
Espainiako gerrak
izorratu zuna,
monarkia betiko
uxatuko duna,
ekar liezagukeena
guri askatasuna.
2
Borbon ta Urdangarin
hori da koadrila,
bar-cenas ta bar-cinas
lapurreta pila.
Monarkia aspaldi
dago erdi hila,
Trekun espiritua
berpiztu dadila,
zerbaiten hasiera
bedi apirila.
3
Erregeei egiten
zaie berorika,
gure artean berriz
zuka edo hika.
Berdintasuna behar
degu aldarrika,
handikiak uxatu
ditzagun harrika
eta sortu dezagun
Euskal Republika!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra