Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-01-15 Donostia Berezia
Gai-emailea
Casabal, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Munduaren bukaerak harreman askoren amaiera ekarriko du. Bikote klasiko bat, ezkontzara arte birjin heldutakoak… Jonek esan dio Beñati: “Gauza berriak probatu nahi ditut”.

Deskribapena

Doinua
Geldirik ezin naizela egon
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Gure lehenengo aldia ohe
zuri batean izan zen
hogei urtetan aritu gera
elkarri neurria hartzen.
Nola hasiko zera zu beste
batengana gerturatzen
bizi oso bat badaramagu
gauza berriak probatzen?

J. Martin

Baina horrekin liatu nahi dut
eta horiekin ere bai
banaka edo denak batera
denerako prest naiz lasai.
Ez zera Beñat nire fantasi
guztiak betetzeko gai
eta ez ditut desio denak
hilkutxara eraman nahi.

B. Gaztelumendi

Haseran dena zen gozamena
eta orain biziraupen
ez dakit gure biko nitxoan
lurperatu nahi zenukeen
hari ta honi begira zera
nahikoa harro jarduten
beste kontu bat degu ordea
beraiek nahi ote duten.

J. Martin

Lasai probatzen baldin badute
ez dira izango kexu
hau munduaren bukaera da
ez muga ez konpromezu
ta orgiaren kontuarekin
nahiko haserre zaude zu
baina jeloskor baldin bazaude
parte hartu dezakezu.

B. Gaztelumendi

Nazka ematen dit jarri beharrak
ni zure aldamenean
beste batekin ez dakit zertan
horren harro zaudenean
ez dakit nola joaten zeran
besten bila zuzenean
baina Beñat bat baino gehiago
dauzkat nire barrenean.

J. Martin

Baina ez dakit Beñat guztiak
gai al naizen asetzeko.
Denbora gutxi geratzen zaigu
gauza gehitxo probatzeko.
Orain artean portatu gara
apaizak baino hobeto
inpernu pixka't probatu behar da
zerua apreziatzeko.

B. Gaztelumendi

Uste genuen guk harreman hau
betirakoa genula
izarak hartu genitun eta
eraztun pare mardula
zeru ta infernu kontua behar
omen zenuen kalkula
baina beldur naiz beranduegi
apreziatuko dezula.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra