Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-03-16 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2012-03-16 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Rezola
Biyak tristura begitan eta
zimur asko aurpegian
ondo dakigu herri hontako
historiak nola dian.
Nahiz ta bi bide desberdin ziran
punta banatan agian
topo egiten degu Alaia
biyok destino berian.
A. Martin
Nahiz ta bizitzak izatez duen
heriotza gizalege
bizitza batzuk egoten dira
besteen eskuen mende.
Nahiz ta eduki nahi dudan nahiko
mendekurako botere
jada indarrik ez zait geratzen
zu gorrotatzeko ere!
A. Rezola
Zoriontsugo ote ginake
hala egingo bagendu?
Azken batian ez degu hemen
ez birao ez lausengu.
Nahi edo nahi ez familikide
denak lurpian mantendu.
Koloriak bost! Hemen pertsona
heriotzak berdintzen du.
A. Martin
Alde batetik eta bestetik
egon da nahiko atake
eta elkarri egin diogu
gupidarik gabe kalte.
Denok berdintzen gara heriotzak
gu ipintzean aparte
baina ezin al da hori ulertu
hontara iritsi arte?
A. Rezola
Gauzak aldatu ote litezkeen
gizalditik gizaldira
ez dakit baino bista luzatzen
bada oso aspaldira
lehen eta orain igotzen gera
garailiaren zaldira
ta galdera da: bi heriotzak
alperrik izan al dira?
A. Martin
Pertsonak dauka nahi beste amets
eta nahi beste helburu
baina batzutan helburu hoiek
jartzen dira buruz buru.
Zure mundua ta nirea nahiz
izatez diren bi mundu
alferrik ez dira hauek izango
zerbait ikasten badugu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra