Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-05-13 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2012-05-13 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Denbora arin pasetan dala
baina urtero-urtero
hainbeste bete behar zirenik
pasatuaz harrezkero.
Aurten oroitza ekitaldirik
ez da faltau eta bego.
Bonbardeatu egin ebezan
gutxienez bitan-edo
suzko bonbekin lehenengo eta
isiltasunagaz gero.
Gainera ordutik ez da geratzen
ez biktima ez enparau
nahiz Alemaniak barka eskea
egin urteak joan arau
gu Madrilera begira gagoz
gelditzen gajakoz asau
behintzat onartu "Espainiaren
izenean egin zan hau".
Zauririk ez dau itxiko baina
orbantzen lagunduko dau.
Nahiz ordukoak izan doguzan
aurtengo hontan gomutan
pentsatu daigun zer gertatzen dan
munduan hainbat lekutan:
Libia izan zan oin Siria da
edo Palestinan puntan
kanpokoari itsu izaten
erreza dogu batzutan
munduan zehar gaur be badago
hamaika Gernika sutan!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra