Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-05-19 Urretxu Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iparragirre kantaria urretxuarra zen, eta kantu ezagun asko harenak dira. Haietako bat zuei garai batean asko gustatzen zitzaizuen: "Biba Errioxa biba Naparra / arkume onaren iztarra. / Hemen guztiok anaiak gara / hustu dezagun pitxarra. Glu, glu, glu, glu...".

Deskribapena

Doinua
Biba Errioxa biba Naparra
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Garai batean hogei zerbeza
hustutzen genituen maiz
orain oroitu bakarrik eta
ja mozkortu egiten naiz.

Glu, glu, glu, glu.

U. Iturriaga

Bai Igorrek ta baita nik ere
bina alaba ditugu
pitxerrak ahaztu ta orain alabek
eiten digute glu glu glu.

Glu, glu, glu, glu.

I. Elortza

Baina orduan bai kriston parrandak
guk egiten genituen
ta gogoan dut biharamunean
buruak nola eiten zuen.

Glu, glu, glu, glu.

U. Iturriaga

A ze egoera kaskar txarrean
gauden bi adiskideak!
Eskerrak Jonek eiten dituen
zureak eta nireak!

Glu, glu, glu, glu.

I. Elortza

Baina orain ere irtetzen gara
fakultaderik ez sobra
hiru zurito hartzen ditugu
ta hor hasten da motorra.

Glu, glu, glu, glu.

U. Iturriaga

Garai batean hasten bai baina
amaitzen ezin zan jakin
konbertsazio hoixe euki nuen
justu nik ertzain batekin. (bis)

Glu, glu, glu, glu.

I. Elortza

Baina orain ere bizitza ospatzen
Unai behar dugu jakin
gaur gauez topa egingo dugu
alaben biberoiekin.

Glu, glu, glu, glu.

U. Iturriaga

Behintzat mozkortu gura baduzu
ez zaite heldu nire bila
utzi nituen kotxe bat eta
belauna ta orkatila.

Glu, glu, glu, glu.

I. Elortza

Zahartu gara igual bai baina
honetan pakean gaude
mundu honetatik ez gara joango
parrandarik egin gabe.

Glu, glu, glu, glu.

U. Iturriaga

Umeak beti ez dira ume
ta etxea ez da iglu
egun batean bueltauko gara
guk hori ondo dakiglu.

Glu, glu, glu, glu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra