Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Gorka Ojanguren

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-05-19 Urretxu Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Ojanguren, Gorka
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Guraso jubilatuak zarete. Krisiaren eraginez, zuen seme-alabak etxera itzuli dira. Erosketak egiten ari zarete.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Gorka Ojanguren

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Semea ta alaba
joan ziren etxetik
baina itzuli bata
bestean ostetik
ta bakoitzak bi ume
beraien atzetik
halaxe bizi gara
joan den hiletik
hamar lagun bizitzen
pentsio batetik. (bis)

G. Ojanguren

Seme hauen patua
ez al da ergela?
Bikote horiekin
ezin zen bestela.
Ta orain Eroskian
gu laurok gaudela
badakizu pentsioak
hain gaizki daudela
ta orain bete ezazu
bi hauen sabela. (bis)

I. Elortza

Ta gu apalik apal
gabiltza tratuan
markako ala zuri
ezin hautatuan
arroz ta sagar hemen
bi jogurt hartu han.
Geu ere horixe gara
har zazu kontuan
jenero merkeena
supermerkatuan. (bis)

G. Ojanguren

Kezkati gatoz hona
supermerkatura
gure karterak badu
eta nahiko muga.
Hauek elikatzeko
ordua heldu da
gu biok badaukagu
nahikoa ardura
bizi nahi genuenean
beraien kontura. (bis)

I. Elortza

Baina hala da kontua
ta beraz goazen
etxean ez baitago
nahikoa almazen.
Jenero merkeena
nenbilen kantatzen
ta zer garen oraintxe
nabil konturatzen:
jenero kadukaua
haurrak elikatzen. (bis)

G. Ojanguren

Semeekin badugu
nahikoa burruka
gure kontu bizi nahi
gugana helduta.
Eroskin gula hartu
ta hauek muturka
berak Gula del norte
aukera nahi du ta
zer erakutsi genien?
Gurea da kulpa! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra