Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-06-23 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hamasei urte eman dituzu futbolean jokatzen, eta gaur jokatu duzu lehen aldiz emakumeen euskal selekzioarekin. Gaur hartuko duzu erretiroa. Partida bukatu da eta oraintxe sartu zara aldageletara.

Deskribapena

Doinua
Hil da Canovas fuera Canovas I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larraitz * nauzue Larra izenez
daramakit kamiseta
hamasei urtez botak jantzita
zelaira egin det buelta.
Gaur futbolaren hiriburua
bihurtu da Anoeta
berdintasuna gendun helburu
ta ilusioa meka
herri txikiak amets haundiak
biziarazten ditu eta.

Gaur Oruetak ** beatzigarren
minutuan hartu hitza
Eslovakiai irabaztea
genuen lehen baldintza.
Garaipen hori soilik ez degu
festa egiteko giltza
emakumeak arlo denetan
bidea egiten gabiltza.
Poz txiki hauek ederragoa
egiten dute bizitza.

Ume-umetan mutil artean
baloiaren konpasean
hasi nintzen ta borrokan segi
degu denbora luzean.
Azken ostiko batzuk emanda
nere ametsen urratsean
emakumeak segi lanean
familian nahiz klasean
inork ez baitu gugatik eingo
guk geuk sinistu ezean.


* Larraitz Lucas, Realeko emakumezkoen taldeko kapitaina.
** Emakumezkoen euskal selekzioak lehen aldiz jokatu zuen partida bat Anoetan, 2012ko ekainaren 23an, eta 1-0 irabazi zuen. Arrate Oruetak sartu zuen gola.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra