Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko?

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


“Euskalduna naiz ta harro nago”
hitzetako, karteleko
“Amnistia ta independentzia
eta presoak etxeko”
hamar pertsonek aditu baino
mila badira hobeto
askok horrekin nahikoa dauka
lepatente egoteko
ordea hori ez da nahikoa
euskalduna izateko. (bis)

Hau ez da España ez da Frantzia
bi herrialde urruna
dula bostehun bat urte izan zen
Naparroko erresuma
ta gero “Perdón” ta gero “Pardon”
ta zu ez bazara laguna
batzutan ahaztu egiten zaigu
zer den benetan duguna
hizkuntza dela gure herria
berezi egiten duna. (bis)

“Euskalduna naiz ta harro nago”
zu zara satelitea!
Gure herria herri huts bat da
gu ez gara elitea.
Aurrera zer den eginbeharra
komeni da jakitea
nere iritziz bide bakarra
ta zu’re ohar zaitea:
harrotasunik sentitu gabe
euskaraz hitz egitea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra