Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi Arandia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-08-17 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Gaztelumendi Arandia, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi Arandia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi

Abordajea eginda gero
elizan biharamona
rebelaziorik euki gabe ere
oso gustora nengona.
Nahiz ta piratok eraten degun
gustora txalupan rona
kaliz honetan bada zeozer
dagoena nahiko ona.

U. Gaztelumendi

Eskorbutoko nikiarekin
hau berez punki mardula
eliza baten sartu gabea
izango zinan sekula
ta orain dio hemen barruan
pozik gelditu nahi dula
uste det atzo gauez Iñaki
gehiegi edan zenula.

I. Apalategi

Baino jendea hemen sartzeko
ipini ohi da ileran
eta guk ere aprobetxatu
behar genduke aukeran.
Gurutze baten hor bizardun bat
etzanda dago primeran
gera gaitezen Unai ez dakit
muitzen hasi ez ote dan.

U. Gaztelumendi

Elizan sartu eta gustora
gelditu da berehala
gurutzean dagon tipoai beida
ipini gero aibala!
Zuk jarri dezun aurpegi hori
ez da gero naturala
bizarra ikusi eta uste du
Sebastian Lizaso dala.

I. Apalategi

Ez naiz fijatu baino bai dago
hura Sebastian bezala
lehen keinu txiki bat egin arren
ez da moitzen berehala
baina barruan segitu nahi det
bere ondoan nola hala
ze kanpoan nun aurkituko det
hemen dagoen itzala.

U. Gaztelumendi

Zuk kritikatzen dituzu beti
kristautasunan problemak
zureak izan dira gaur arte
beti idea punkienak
ta orain hemen itzala dago
eskatzen dizu barrenak
baino badira itzalen batzuk
erre egiten dutenak.

I. Apalategi

Oraintxe bertan ikutu dezu
nere moralaren langa
ta konbentzitu ein nauzu Unai
egia garbi esanda.
Beti ibiltzen gera egiten
antikriston propaganda
joan gaitezen gurutzeari
buelta erdia emanda.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra