Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-11-17 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-11-17 Sara Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Sarako Bertsuzale Taldea
Gai-emailea
Alfaro, Ellande
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biak trenak zarete, bata abiadura handikoa eta bestea abiadura motelekoa. Larrunera igotzen den tren motela kendu eta abiadura handikoa jarriko dute. Oraintxe ari dira aldaketa egiten, tren zaharra kendu eta berria, azkarra jartzen. Peñagarikano tren zaharra, motela da eta Odei tren berria, azkarra.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-11-17 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano

Inguru hontan nik daramatzat
neuk ez dakit zenbat urte
ta aldaketa egin behar dela
hala erabaki dute
ta aurrerakoiak zeraten danok
konturatu al zerate
jendeak zenbat negar eingo dun
ni kentzen baldin banaute?

O. Barroso

Jendeak negar eginen al du
egonen al da serio?
Baina aukera egina dute
eta neretzat pario.
Nahiz ta agian tren berritxo hau
aterako den kario
barkatu baina berziklatzeko
ere ez duzu balio.

A.M. Peñagarikano

Urte askotan hor ibili naiz
erdi jostailu modura
heldu askori oain haurtzaroa
etortzen zaio burura
sartu barruan ta Larrunera
joaten zen une hura.
Ez zait gustatzen mundu txar honek
daraman abiadura.

O. Barroso

Abiadura ez duzu maite
bota duzu hitz argia
lehen emeki-emeki goiti
pasaia, behia, ardia...
Orain bakarrik ikusiko da
ene barneko argia.
Lehen tren ttikia deitzen zioten
eta orain tren handia.

A.M. Peñagarikano

Eta gainera hots berezia
nerekin nik neukan run-run.
Une batean hain nago goibel
zu ere ez zaude zurrun.
Ni nintzelako lotura neukan
bai Sara eta bai Larrun
noiz eduki det progreso gertu
ta arrazoia hain urrun?

O. Barroso

Nahiz arrazoirik ez zaizun falta
zoazi bide txarrean.
"Run-run" diozu baina jendeak
arre hemen ta arre han.
Nahikoa gauza ez dagoenez
mendi parteko larrean
nik hamar bidai eginen ditut
zure joan bakarrean.

A.M. Peñagarikano

Nola edo hala iristen nintzen
kolpeka eta kolpeka
baina umeak beti zoratzen
umetxoek berriketa.
Eta aurrera egin behar dala
esanagatik tarteka
gerora zeinek pagatuko du
tren haundiaren hipoteka?

O. Barroso

Trenak prezio garestia du
ta hutsik dago sakela.
Hala ere ni ezarri naute
antza hala komeni zela.
Ni igoko naiz abiadura
handian gora horrela
eta emeki joan nahi dutenak
oinez joan daitezela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra