Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia
Etxera etortzea
beharrezkoa zen
intimidade asko
ez degu gozatzen
neska hartu det eta
sartu naiz ohatzen.
Julio hasi al haiz
ardiak kontatzen? (bis)
J. Soto
Nik artaldean ez diat
ardirik bizirik
ta orduan ez diat
kontatzen ardirik.
Hi eta konpainia
alboan jarririk
ohatzean neretzako
ba al zeok tokirik? (bis)
I. Zubeldia
Bapo afaldu degu
biok lasai-lasai
gau elegante fin hau
errematatu nahi
ta hau manta azpian
axaria mun * zai
nahi dekena entzun baina
isilik egon hai! (bis)
J. Soto
Ikusi haut pasilloan
hentorrela lasai
gaur gozatuko diat
hartu zioat usai
baino ezin badiat
zuekin hortan ai
nahi dukena ein zak baina
isilik eon hai! (bis)
I. Zubeldia
Behingoan ligatu dik
Zubeldia motxak
gauean bota dizkik
beidatu txorrotxak.
Romantiko gaudenez
taupadaz bihotzak
gaua markatuko dik
jergoiaren hotsak. (bis)
J. Soto
Jartzen baldin baditek
gertu golosina
ez duk ona izaten
probatu ezina.
Jarri beharko diat
txinotan egina
urgentzitan bezela
tartean kortina. (bis)
I. Zubeldia
Ohean sartu eta
noizbait hasi gera
ta arnasa estuka
pisukide bera
ni ari naizenean
gozatzeko era
idiana jotzera
joan hai komonera! (bis)
J. Soto
Ez pentsa hortarako
ze tentazioa!
Gu lagun minak gaituk
ta ze sesioa!
Ez badidak banatzen
gaurko bizioa
firmatu beharko diagu
separazioa. (bis)
* Moduan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra