Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Aizpurutxoko Bertso Sariketa (2. 2012. Azkoitia)
Saioa
2012-03-02 Azkoitia Sariketa
Gai-emailea
Akizu, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Denbora bat pasatu da, eta poliki-poliki gorputzeko zauriak sendatzen ari zaizkizu.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Duela zazpi urte ezagutu
ginen maitale onenak.
Lehen muxuak orain kolpeak
erretzen dizkit barrenak.
Lehen maitasuna denbora aurrera
ta harrapatu nau trenak.
Sendatu zaizkit gorputz osoan
nituen marka gehienak
baina buruan dauden zauriak
dira sendaezin direnak. (bis)

Hasera baten bikotea zen
horren eder horren lerden
ta azkenean labana batez
laztandu ninduen hemen.
Eta denborak gaizki jarri nau
ez al da nahiko nabarmen?
Baina kontu honi aurre egiteko
badudanez nahiko kemen
denborak gero erakutsiko
du gaixo dagona nor den. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra