Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Beti esan dot sexuan dago
oraina eta geroa
beti izan naz neska zoro bat
sutsua eta beroa
ta horregatik honako gaiek
ni jarten nabe eroa
ta bertsoagaz bat egitea
ez litzake arraroa
biluz-biluzik kantatzeak neri
emongo eustan morboa. (bis)
Bertso munduan sartzea oso
ideia ona izan zen
nire fantasi sexual guztiak
bertsotan dodaz asetzen
gai-jartzaileak gaia jartzen dau
eta nik bera dot jartzen
baina orain bero jarri dan dana
has dadila apartatzen
ze niri mikro luze-luzeak
baino ez zaizkit gustatzen. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra