Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Azaldea [Bertsoa] / Enrike Elizetxea
Azaldea [Bertsoa] / Enrike Elizetxea
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ibaizabal [Aldizkaria] Argitalpen data:
1902-04-13
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Josepa Antonik Dominikari:
"¿aditu dezu orlakorikan?
bertso batzuek jarri omen ditu
Enrkiek guregatikan
gauza aundiak esanaz noski
neskazarren-gatikan.
Ia joanian egon danean
miñez mundu ontatikan
kupiturikan guizarajoaz
ta biotzak jsaorikan
eska diogu gure Jaunari
biotzaren erditikan
komeni bazan atera zezala
aiñ trantze estutikan
ta Jaungoikoak beti bezela
otoichoak entzunikan
libratu du ta gaur arkitzen da
osasuzen beterikan;
entzun ta guero guelditua naiz
ni oso arriturikan
ez nuen uste aditutzia
nik orrelako gauzikan.
¡Ari zaitia erregututzen
orrelakuagatikan...!
sendatu eta orra pagua
gure otoitzangatikan.
Konbersazio au nik entzutian
kale kantoi batetikan
esango diot: "Jossepa Antoni
ni jaio ezkeroztikan
ez det sekulan iñoiz ere esan
guezurcho bat bakarrikan
konfesatutzen diztu chit gogoz
bada biotz biotzetikan
ez detala izan iñorengatik
far eguiteko asmorikan
¡Ez alajaña! ¿Nik deus esan
neskazarrengatikan?...
maitechu ditut zar eta gazte
chit gazte gaztetandikan
ta maite naute ni ere denak
esan gabe guezurrikan.
- Ala da baña ez gura kontra
jarri bada besterikan.
- ¿Ni dezu jakin zergatik dauden
bertso aiek jarririkan?
ez pensatu ez neskazarrak
lotsatutzeagatikan,
baizik Ibaizabal-en sari chiki bat
irabazteagatikan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra