Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Markolako patatak [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Deskribapena

Izenburua
Markolako patatak
Dokumentuan jasotako izenburua
Markolako patatak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nere denboran izandu diyot afiziyua kantari
Data
1941-00-00
Doinua (txt)
Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 37. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Liburua

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Inprimategia / Argitaletxea
Sendoa
Argitalpen / inprimatze data
1993-00-00

Markolako patatak [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua] Argitalpen data:  1993-00-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Esan dirate: "Markola aldian
lur-zati aundiyak daude,
gutxiyenian izango dira
zazpi edo zortzi golde,
lur-zati oien parte geiena
patata ereñiyak daude".
Juan den urtia igaro zaie
gutaz akordatu gabe,
Bagues jauna, oraiñ oroitu,
ez utzi gu aurten gabe.

2
Irurogei bat urte aldian,
oso ez badira ere,
gure lantegi aundi orretan
lana egiñak gerade,
uste dedanez bi gizonekin
bost bat emakume gaude;
Bagues jauna, ez asarretu
bertsuak gaizki badaude.

3
Gure lantegi aundi orretan
pasia urte geiena,
Mige1 Mari da, orixen degu
danetan zarren-zarrena;
bigarren berriz izenik gabe
denak ondo dakitena,
urtiak utzi alde batera,
auxen degu biarrena:
naiko patata ollaskuakin
pasatzeko Madalena.

4
Nere denboran izandu diyot
afiziyua kantari,
iñon bertsorik azaltzen bazen
eosi ta irakurri;
umore ona lagun artean,
ori gustatu zait neri;
oraintxen iya eskapatu zait,
alare bertsua jarri;
eztakit nola erori zaizkan
gure Bagues jaunari,
barkaziyua eskatzen diyot
itz egin badet geiegi.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra