Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Anibarko portua, festa bihurtua [Bertsoa] / Rosi Lazkano
Anibarko portua, festa bihurtua [Bertsoa] / Rosi Lazkano
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-06-21
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Bertsoak dizkizut sortu,
zuri anibarko Portu,
kontatuz nola jendea zugan
zen lehorreratu.
aingura indarrez sartu
ta gelditzera ausartu,
piraten gisa etorri eta
ijito bihurtu.
2
orain aulki ta farola,
lore, zelai ta arbola;
lehenago sasi, hondakin, txapa
harri ta hesola.
Hura hala ta hau hola,
damurik ez da inola,
hobetu nahiak erakusten du
bizirik dagola.
3
Gaur jarri zara apaina,
trikiti ta jai usaina.
Gu ilusioz betetzen gaitu,
haurrak imajina.
Jan ta edan nahi adina.
Ez da inporta adina.
ondo legoke disfrutatzeaz
poztuko bagina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra