Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Igeldoko erreferendumari jarriak [Bertsoa] / Imanol Lizarazu "Habana"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lizarazu, Imanol "Habana"

Deskribapena

Izenburua
Igeldoko erreferendumari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Igeldoko erreferendumari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Urtetako helburu da askatasuna
Doinua
Mundu hau uzten bazun
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2381
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2013-09-08

Igeldoko erreferendumari jarriak [Bertsoa] / Imanol Lizarazu "Habana"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-09-08 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urtetako helburu
da askatasuna
herri izan nahiean
daramakiguna.
Geuk eduki nahi dugu
erantzunkizuna
hargatik egin nahi da
erreferenduma
ea ulertzen duten
herriak nahi duna.

Burujabetza ez da
inorentzat kalte
aldegingo dugunan
beldur al diraute?
Ez dugu Donostia
izan nahi aparte
baizik izan nahi dugu
Gipuzkoan parte
ta hori errespetatu
beharra daukate.

Gure hitzik ez dute
onetsi sekula
ipiniaz aitzaki
zerrenda mardula.
Badakite arrazoi
asko daukagula.
Pentsa Igeldok bide
dexente ditula
eta seguru gaude
lortuko dugula.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra