Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria Albizuri
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Abasolo:
Nola ez den iritsi
umerik mundura
adoptatzea biok
hori gendun gura.
Bat edo eta hiru
daukagun ardura
nik denak nahi nituzke
ekarri ingurura
gure poza ez dadin
bihurtu tristura. (bis)
J. Uria:
Umeentzat ez genuen
behar aina sormen
adopzioa bide
onena nabarmen
baina baten lekuan
orain hiru omen
ta zuk hirurak hartu
nahi dituzu hemen
badakigu gero nork
zainduko dituen. (bis)
E. Abasolo:
Korrika ariko naiz
eskuin eta ezker
pardelak aldatuaz
hor bazterrik bazter
baina imajinatu
ai zein une eder!
Plazer bat izango da
ta umeei esker
beti poztuko gara
biok hiru bider. (bis)
J. Uria:
Hiru bider pozteak
badu nahiko pisu
ta beraz ez daukazu
ez beldur ez izu.
Aita gisaz nahiz izan
zintezkeen maisu
gastuak ere bider
hiru dira aizu!
Zure langabezia
ahaztu al zaizu? (bis)
E. Abasolo:
Beti zabiltza kexu
“Eske, eske, eske...”
badakit ez da izango
guzti hauxe merke.
Lotsak ahaz ditzagun
joan gaitezen eske
zuen etxean bada
mila kaja bete
zure aitan fabrikan
bada horrenbeste. (bis)
J. Uria:
Ta aitaren fabrika
aipatuta en fin
hortik atera gura
hainbeste etekin
baina eztabaidatzea
nik ez dut atsegin.
Bale, abenturari
diezaiogun ekin
bostok biziko gara
gutxiagorekin. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra